2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

AZKEN SARRERA


Gogoan dugu gure bloga hasi ginen lehen eguna. Hasieran bikote bezala, Maite  eta Ane hasi ginen.
IKT ikasgaiaren inguruan, gutxi genekien, beraz, Alaitzen eskutik jasotako azalpen batzuen ostean, AMETSAK AIREAN izeneko blog-a eratu genuen. Hona hemen gure lehenengo egunaren  aurkezpena (Maite eta Ane) eta Maitaneren aurkezpena.
. 

Bigarren egunean, Maitane taldekide berria etorri eta ongi etorria egin genion. Eskarmentu gutxi izan arren, blogaren nondik norakoak Reggio Emiliaren filosofiaren eskutik izan dira, beraz, aurkezpen batekin hasiera eman genion.


Horrez gain, Reggio Emiliaren informazio kutxa bezala, Web Site-a sortu genuen, bertan Eduglossterra agertzen da, non,   hitzen eta irudien bitartez metodologiaren hainbat oinarri dokumentatuta dauden. Agian, gehien gustatu zaigun baliabidea izan zen. Batez ere, apaingarrien erabilera askea erakargarri bilakatu zelako.


Gainera, link guztiak antolatuta izateko, deliciousa sortu genuen, azken momentuko gauza izan denez, ez dugu aukera handirik izan behar beste sakontzeko.

Gure proiektuaren inguruan informazioa biltzeaz gain, besteek bildutako lanak ikusteko aukera izan genituen, horrekin lotuta, aurkezpenen inguruan  sarreratxo bat  eginda daukagu.



Momentuz, bukatutzat ematen dugu gure ibilbidea. Eskerrik asko Alaitz zure aportazio eta aholku esanguratsuengatik.
 
Agur bero bat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina